iepa, iepa, iepa

mar
09

teknologien-trataerari-buruzko-hausnarketa2

feb
24

Hemen doakizue hirugarren mintegiko lana. Atzerapen pixka batekin dator, praktiketako ikastetxetik igo dut, etxean ez baitit igotzen usten eta ostiralean ihauteriak eta astelehenenan berriz jai izan genuen eskolan., ondorioz gaur arte utzi behar izan dut.

sekuentzia-didaktikoa

feb
10

elkarrekintza-eta-harremanak2

Hemen doakizue 2. txostena, kostatu da apur baina blogera heldu da!

ene
22

ikastetxearen-hezkuntza-proiektua3

nov
26
Hemen daukagu lehenengo webquesta bukatuta!
nov
11

Aupa neska-mutilak!!

Lehenik eta behin zorionak eta animo sutsuenak GAZTETXIA pentsatu, lortu, antolatu, bete eta etengabe babesten ari zareten guztioi.

“El tiempo” telebistan ikusteari utzi genionetik aldaketa klimatiko kontutan aditu bihurtu garenoi, Martxoko galerna aldarkorrak ezohiko udara iragartzen zuela iruditu zitzaigun baina gutako finenak ere ez zuen igarri horko hainbat bazter bero-bero jarri dituen fenomeno berak, zulo itogarri hau hainbeste freskatuko zuenik.

Dena kontrolpean dutela dirudienean, honelakotxe kapritxoak eskaintzen dizkigu natura maitagarriak G-8 guztiahaldunaren eta bere morroi zintzoak direnen etsipena areagotzeko.

Aupa zuek, redios!!

Iradokizunen kutxa irekita duzuela aprobetxatuz, hor doakizue nirea. Hain era eredugarrian eskuratu duzuen tresna zoragarri hau autogestioa, elkarlana, elkartasuna, eztabaida eta formakuntza lantzeko; garapen pertsonala zein kolektiboa bultatzeko eta nola ez, zeuen gustuko aisialdia zeuen eskutik eta zeuen erara, inongo eragozpenik gabe gozatzeko izan dadila. Kontsumismo alienatzailearen kateak hautsi eta beste era bateko bizimodua posible dela esperimentatzeko eta baieztatzeko aukera paregabea zabaldu duzue zeuontzat eta zuen atzetik etorriko diren guztientzat. Geroa orainak marrazten duenez ardura itzela bizkarreratu duzue baina zuzen begietan ikusi dezaketen distirari zuen engaiamentu maila eta erabakitasuna dario. Horregatik dakit ez duzuela inola ere huts egingo.

IZAN ZEUEK, ARGI ILUNPETAN ETA AURRERA!!

TOPASEKO SATOR ZULOTIK

MIRESPENEZ

Patxi

nov
08

Webquesta

oct
31

oct
28

oct
22
Seguir

Get every new post delivered to your Inbox.